XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ELGOIBAR

Oa'tar Petra Andra

BEASAIN

Agur, Andre: Zure zoritxar beltza oraintxe kontatu didate.

Nere biotzak artu duan zaztatekoa, ezta txikia izan.

Zure biotzarena berriz, ama zeranez, nork neurtu?.

Ainbeste nekeren buruan ekarritako semetxoa, goizetik gabera galtzea, ezta errez aztutzeko kaltea.

Gure fede santuak eutsiko ezpagindu ¿nola itxi zauri orren minbera ori?.

Sinismenari eskerrak ordea, gaurtik zeruan aingeru bat zure alde erreguka dezula, ba-dakizu: ta siniste onek, zure atsekabe ori, nik nezaken baño obeki arinduko dizu.

Nereaz bat, nere etxeko guzien samin-agurra ar zazu.

Bai naigabe ontan, ta bai beste edozer premietan laguntzeko, emen dezu beti zure agindupean.

6 ZORION IDAZKIAK - CARTAS DE FELICITACION

ISASONDO

Aizpuru'tar Antoni Añoa.

LEGORRETA

Nere biotzeko Antoni: Atzo berri aundia eman zidatenan: laster ezkontza-lokarriz mutil gazte jatorraz alkartzekoa aizanala.

¡Zorion, neska!.

Zorion, milla bider!.

Baña urteak aurrera ziazen, eta betetzen ez dan eperik ezten.

I laster, emazte, ta gerokoak bere bidez ba-datoz, ama egiña, ikusiko aunagu.

Ni berriz, geroago ta neska zar zimelago egingo naun.

Illoba mukizuren bat ondoren izango diñat, seme-ordez: ta gure elizako santuak ere, norbaitek jazteko premi ederra ba-diñate.

Azkenerako, serora sartuko naun, noski.

Aldare aurrera oakenian, iñola al ba-det, an izango naun ire eztai-lagun.

Bitartean, laztan estu bat bialtzen din ire lagun maitiena denan.

Txiki-txikitatik ain batuak izan gaitun biok... ¿nork esan bear zidanan orduan neri, nere lagun artuena, iñoiz andratxo gazte eginda ikusi bear nuanik?.